Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskararen sustapenerako Jauzia Gara estrategiaren ildoak azaldu ditu Eusko Jaurlaritzak

Sustatu
2026-11-05 09:50

Atzo aurkeztu zuen Eusko Jaurlaritzak, Imanol Pradales lehendakaria buru zela, "Jauzia Gara" estrategia. Barakaldoko BEC-en izan zen ekitaldia, eta bertan izan ginen, euskararen erabilera indartzeko datozen urteetan landuko diren proiektuak eta lan-ildoak edo ezagutzeko. Helburua, azaldu zigutenez, "euskararen erabileran jauzi berria egitea", bereziki lan-munduan, aisialdian, kirolean eta ingurune digitalean; erakundeen, enpresen eta gizarte-eragileen arteko elkarlana sustatuz.

Azken batean, ulertzen dugunagatik, Jauzia Gara ez da kanpaina puntual bat, epe luzerako estrategia baizik. Eta apunte batzuk hartu genituen estrategia horretan gauzatzen joango diren ekimenen inguruan:

  • Lan-mundua: LANera programa indartuko da, enpresei aholkularitza eta baliabide egokituak eskainiz, eta esperientziak partekatzeko enpresa-sarea sustatuz. INDEUS plataforma ere enpresa-sare funtsezkotzat aipatu zen.

  • Bikain ziurtagiria eta LanHitz: lan-munduan euskararen erabilera sustatzeko baliabideek eta programek lekua izango dute datozen urteetako hizkuntza-politikan. 

  • IKT eta hizkuntza-teknologiak: 2,6 milioi euro aurreikusi dira hizkuntza-teknologietarako. HPSren proiektuak honetara bideratuko dira hein handi batean.

  • Euskararen Ahotsak entzute-prozesua; gazteen euskalduntzea indartzeko ekimenak; eta Ate Berriak izenekoa, etorkinak euskarara hurbiltzeko.
  • 2027ko urrian Bilbon egingo den III. Euskal Mundu Biltzarra nabarmendu zuten baita ere. 

Informazio gehiago Irekian, Argazkia, cc-by Irekia - Wikimedia Comnons.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu