Justwatch orain streaming plataforma ere bada
Badira 10 urte Justwatch martxan dela. Sustatun 2017an aurkeztu genizuen, bere funtzio praktiko nagusia aipatuz: film edo telesail jakin bat zein plataforman ikusi daitekeen. Orain horrekin jarraitzen dute, baina aldi berean zuzenean bertatik streaming bidez ikusteko zerbitzua ere jarri dute martxan. Mundu mailako hainbat merkatutan aktibatu da Justwatch TV izendatu duten aukera, tartean Espainia eta Frantzia, eta beraz Euskal Herrian ere erabil daiteke.
Hiru modutan funtzionatzen du Justwatch TV honek.
- Doako aukera. Zenbait film doan ikus daitezke plataforaren bidez, Adibidez The Figth Club (1999), The Lobster (2015). (Espainiako Justwach estekak horiek).
- Alokairua: Justwatch TV Store deitu dutena. Banan banako alokairua edo ordainketa, The Truman Show adibidez, 3.99 EUR ordaindu eta ikus dezakezu.
- Harpidetza: Justwatch TV Plus deitu dutena. Hilean 3.99 euro, baina ez dakigu horrekin zein katalogo zehatz dagoen. Truman ere badago aukera honetan, eta hortaz, behin alokatu edo Plus harpidedunaren ordainketa berdina da eta horretarako Plus hobeto ze beste film batzuk sartzen dira? Ba ez dakigu. Beste zalantza bat da eskaintzen dutela, epe mugatuko eskaintza gisa, 50 euroko harpidetza bat "bizitza osorako". Bizitza osorako, benetan?
Hona, esploratu nahi baduzue:
- Espainiako Justwatch TV.
- Frantziako Justwatch TV.
Inportantea: Justwatch-ek ez ditu bere datubasean Makusi edo Primeran, EITBren euskarazko edukien plataformak. Horretarako, ZerNonIkusi erabili.
Goiko irudia, Oasis taldeari buruzko dokumentala: Supersonic, doan Justwatch TV berri honetan. Film ona da, sinetsi Sustaturi.
Erantzunak kargatzen...