Teknologia albisteak
1

Justwatch, eduki jakin bat zein streaming plataforman dagoen jakiteko

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2017-07-24 : 11:42

"Programazioa" iraganeko terminoa bihurtzekotan dago ikus-entzunezko edukien kontsumoan, behintzat fikzioaren eta dokumentalen alorretan. Orain jakin behar duguna da, ze plataformatan ikus dezaket zera? Justwatch galdera horri erantzuren dion bilatzailea da.

Adibidez, Euskal Herrian, non ikus dezaket Casablanca? Frantziako eta  Espainiako merkatuetan gaudenez banatuta, hau da erantzun bikoitza:


Ipar Euskal Herrian Netflix harpidetza plataforman dago film ospetsua, baina ez Hego Euskal Herrian, non Movistar plataforman aurkituko dugun. Gainerako aukera, deskarga "alokaturako" (egun batzuetako iraungitze-datarekin) eta erosketarako dira, aukera gehiagorekin Frantzian (baina ez, bitxia bada ere Apple-ren iTunes dendan).

Euskal film batekin ere egin dugu aproba: Loreak Netflix-en dago Ipar Euskal Herrian, eta Hegoaldean erosketa-deskargako zenbait aukeratan.



Justwatch Europako eta munduko zenbait herrialdetan dago martxan. Adibidez, Estonian, non, itxura batean, Loreak ikus daitekeen Netflix-en azpidatzita.

Esploratu Justwatch edo, Casablanca euskaraz nahi baduzu, euskarazko azpidatzietara jo.

Erantzunak

2017-07-24 : 22:35

Estonian Loreak erosi/alokatu egin daiteke, frogatu nuen ikusi gabe nuelako eta primeran.
Amama ordea (Pöff zinema jaialdia Estoniarrean arrakasta haundia izan zuen filma) ezin da erosi/alokatu ordea zerrendan ez dagoelako :(

Erantzun

Sartu