Sustatu logoa Teknologia albisteak

Blocus deialdien slopolitika

Sustatu
2026-10-26 10:16

Joan den larunbatean Bartzelonan egondako istilu batzuen harira, haien antolakuntzaren inguruko zalantzak agertu dira sareetan. Blocus eta beste marka edo izen batzuk erabiliz Tiktok bitartez ari dira zabaltzen mezuak, ezkerreko erreakzio militante bat bailitzan. Hego Euskal Herriko hirietarako ere egon dira dei batzuk, baina beraien estetika eta mezu-saldari begiratuta, argi dago hau AA bidez slopolitika jokaldi bat da (slop-a politikara aplikatua), auskalo zein interesek bultzatua

Ikus Bilboko Blocus horrek zer mezu zituen jarrita bere TikTokean joan den astean. Orain itxitako profila da, baina ematen du Bilbon ere egin nahi izan zuela norbaitek dei bat joan den larunbaterako (urriak 24), beste bat dagoela gaurko Vito Quiles propobakatzaile ultraeskuindar espainiarra datorrelako Deustuko Unibertsitatera, eta beste deialdi globalago bat dago Espainiarako, ikurrina eta bandera espainola nahastuta, azaroaren 30erako, non Hego Euskal Herriko beste hiriburuak ere aipatzen diren.

Azaroaren 30a baino lehenago, badirudi hurrengo astebururako, Halloween edo Animen Gauerako, berotu nahi dituztela kaleak. Hau Espainiako hegoalderako deialdi ustezko bat da, mozorro iradokizunekin.

Badirudi Joker eta V of Vendetta filmetako matxinada mozorrotu moduko bat piztea dela asmoa. 

Mezuetan ezkerraren erreibindikazioak ikusten dira, hezkunta publikoaren alde, etxegabetzerik ez... Baina helburu praktikoa bandalismoa dela ematen du.

Blocus izena esanahirik gabea dela ematen du, baina beste profil batzuetan Generation Z edo Europe Revolution bezalako izenak dira. Izenak baino hobeto, agian markak. Eta izatez Europako beste herrialde batzuetan ere antzeko kanpainak ari dira zabaltzen.

Ikus Alemaniako adibide hauek, hurrengo asteburuko Halloweenen inguruko datekin baita ere:

Estetikarekin ez dago dudarik: AA sorkuntza da hau guztia, slop, eta mezularitza eta asmoa ere AA bidezkoa dela dirudi. Horregatik jarri dugu slopolitika izenburuan.

Irudi hauetarik batzuk eta iruzkin interesgarriak Carmela Ríos kazetariaren hari honetan aurkitu ditugu. 

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu