Agur Iker eta Ane, ongi etorri Oihan eta Laia
Sustatuko albisteak teknofiloak izan ohi dira sarri, baina ez beti. Anekdota jakingarriak ere interesgarriak suertatzen dira. Sustatu 25 errepasoan 2008ko alea aukeratu dugu gaur, eta halakoxea da: Iker eta Ane dira izen erabilienak EAEn. Orduan ziren. Gaur egunean, ez.
Eustat estatistika erakundearen datuak ziren. Orduko esteka ez dabil, baina laburpentxoa egin genuen Sustaturako. Hona taula batean 2007ko izen erabilienak (aurreko urteko datuak banatu ohi ditu datu hau ematen duenean Eustatek). Kontuan izan hiru probintziako jaiotzen datuak direla, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoakoak.
| Neskak 2007 | Mutilak 2007 |
|---|---|
| Ane | Iker |
| Irati | Jon |
| Naroa | Unai |
| June | Ander |
| Uxue | Mikel |
| Leire | Oier |
| Nahia |
Eustatek gaur egunean ere jarraitzen du datu hau ematen, eta aurtengo udan kaleratu zituzten azken zerrendak. Hona mutil izenena, eta hau neska izenena.
Tauletara ekarrita datu zaharra eta hamarkada honetako bi hemen dituzue.
| Mutilak 2007 | 2022 | 2025 |
|---|---|---|
| Iker | Martin | Oihan |
| Jon | Markel | Markel |
| Unai | Julen | Martin |
| Ander | Oihan | Julen |
| Mikel | Jon | Luken |
| Oier | Luka | Aimar |
| Neskak 2007 | 2022 | 2025 |
|---|---|---|
| Ane | Ane | Laia |
| Irati | June | Ane |
| Naroa | Malen | June |
| June | Laia | Nora |
| Uxue | Nahia | Malen |
| Leire | Maddi | Sofia |
Ikusten denez, Ane ez da jada ohikoena, baina ondo eutsi dio moda aldaketari. Ikerrek ez. 26. postuan dago 2025 honetan.
Erantzunak kargatzen...