Xuxen online, paradigma aldaketa 2005ean
Sustatu 25 urte sortan, 2005 da urtea, eta hau da albistea: Xuxen on-line kontsulta daiteke. Xuxen.com ireki zen 2005eko maiatzean, eta horretaz informatu genuen. Puntucom hura salgai dago orain, baina Xuxen.eus bizi da oraindik, Elhuyarren hizkuntza zerbitzuetan integratuta.
Paradigma aldaketa baten lekukotasun bat albiste hartakoa: 1990eko hamarkadan jaio zen euskarazko zuzentzailea, Xuxen, eta orduan disketeak banatzen ziren.
Sustatu hasi zenean 2001ean disketeak bizi ziren oraindik, baina beste banaketa bide bat ari zen hedatzen. eta Xuxen III bertsioa ere 2001ekoa da, gure webgunea bezala, baina hura CD-ROM bat zen: Apple ordeganagailuetako eta PC-etako Windows eta Mac sistema eragileetan zebiltzan Microsoften ofimatika paketeetan Word eta Powerpoint-ekin erabiltzeko balio zuen Xuxen hark.
2026an inork ez du disketerik edo CD-ROMik erabiltzen, eta ofimatika bezala mahaigaineko programa asko sareko zerbitzuak ordezkatu dituzte, edo sarearekin batera sinbiosian funtzionatzen dute.
Aldaketa hau pixkanaka gertatu zen, ez bat-batean, eta Xuxen.com-en 2005eko bertsio online hori mugarritzat jotzen dugu euskal esparruari dagokionez.
2026an, Xuxenen CD-Romak historia dira, eta ez nolanahikoa: Euskal Herriko Historia 100 Objekutan proiektuan, euskarazko Wikipediak bultzatutakoan, aukeratutako ehun elementuetako bat dira, eta handik atera dugu argazkia.
Erantzunak kargatzen...