Bertsolariak sarean (25 urtez): bertsozale.com (.eus)
Sustatu 25 sortarekin jarraituz, 2001eko urrikoa hau ere: "Bertsolariak sarean: bertsozale.com / Pasa den astean aurkeztu zen Bertsozale Elkartearen webgunea http://www.bertsozale.com helbidean. Oraindik Xenpelar dokumentazio zentruko datuak ez dauden arren, laister jartzea espero da. Beste informazio batzuen artean, agenda eta informazio oharrak dauzkazue gunean. Era berean, orain martxan dagoen Txapelketa Nagusiaren informazioa ere bai."
Bertsozale Elkartearen webguneak ere Sustatuk bezala 25 urte betetzen baititu 2026 honetan. Zorionak!
Beharbada ez zen bertsozaleen komunitatea honekin oroitzen, orduan bezala orain ere txapelketa nagusiarekin ari baitira. Orduan Txapelketa Nagusia zeritzona (Andoni Egañak irabazi zuen Donostiako belodromoan), eta orain, 2026tik, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa. Gaur bigarren saioa dute Altsasun, lehena joan den irailaren 19an izan zen Hazparnen.
Gauza bat aipagarri Bertsozale Elkarteak ireki zuen webguneaz: diseinuz eta azpiegituraz eguneratzen joan da, baina klik egin Sustatutik eta funtzionatzen jarraitzen du: bertsozale.com desbideratzen da Bertsozale.eus domeinura (Puntueusak 2014an aktibatu ziren), baina estekaren iraunkortasuna aipagarria da.
Sustaturen artxibo zahar hauetan duela 20-25 urteko albiste gehienetan klikatu eta ez doaz inora, esteka okerrak. Interneteko euskal historiaren arrastoa ezabatua dago ia guztiz. Ez guri dagokigunez gure artxiboan: Bertsozaleen albistea https://sustatu.com/1004380705 helbidean argitaratu zen 2001eko udazkenean, eta .eus-erako desbideraketarekin, hor dago oraindik.
Argazkia, Bertsolari Txapelketa Nagusia 2001, Bertsolari Aldizkaria.
Erantzunak kargatzen...