Teknologia albisteak

Hilabete barru, eguzki eklipse totala

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 09:07

Hilabete barru, abuztuaren 12an, eguzki eklipse totala. Dena prest ezta? Jarraian behar dituzun pistak eta informazioak ondo antolatzeko egun hori.

Non nola ikusiko da eklipsea? Hemen duzu tresna praktiko bat klik egiteko eta jakiteko.

Tokia aukeratutakoan, Stellarium Mobile aplikazioarekin, modua izan dezakezu eguzkia zein posizio zehatzetan egongo den toki hartan, ea eraikin, mendi edo abarrek estaliko duten, ortzimugaren gaineko zein tokitan aurkituko duzun zehatz: Stellarium nola erabiliz Sustatun azaldu genuen zehatz.

Beharko dituzun betaurreko seguruez informazioa hemen.

Baliabide eta informazio desberdinak batu dituzten webgune praktikoak:

  • Eusko Jaurlaritzarena: EAEko mapa soilarekin (zergatik merkekeria hori? Euskalmet-ek Euskal Herri osoko mapak erakusten ditu eta!)
  • Nafarroako Gobernuarena. Eklipsearen egunean jende andana bildu daitekeelakoan, 20 udalerritan autoa edo karabana aparkatu eta tokia edukirzeko sarrera-salmenta antolatu du Foru Gobernuak. Eta Eklipsebus zerbitzua ere antolatu dute, 9 linea, garraio publikoz behaketa puntuetara iristeko. Behaketa puntu ofizial bakoitzak bere informazio orria dauka; adibide gisa, ikus Buñuelekoa.
  • Elhuyarren webgune berezia. Bide batez, Elhuyar aldizkariaren harpidetza egiten baduzu orain, eklipsea ikusteko betaurreko egokiak opari jasoko dituzu. Elhuyarrek egin du halaber laburpeneko mapa hau, artikulu hau ilustratzeko erabili duguna.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu: