Aurtengo abuztuaren 12an Euskal Herrian eguzki-eklipse totala izango dugu (ez azalera osoan, dena den). Iberiar penintsulako iparraldea zeharkatuko du eklipsearen itzalak egun horretako arratsalde eta iluntzean, eta jendetza izugarriak mugiaraziko dituen gertaera izan daiteke. Javier Armentia Iruñeko planetarioko zuzendari ohiak iragarri du prestakuntza gutxi ikusten duela agintarien aldetik, eta errepideetako eta beste azpiegitura batzuetako kaosa handia izan daitekeela pronostikatu du. Kaos hori ebitatzeko zaila izango zaigu denoi planifikazioa egitea, baina bada tresna bat behintzat, eklipserako toki egoki bat aurkitzen lagunduko diguna: Stellarium Mobile aplikazioa.
Hona bi irudi, Euskal Herritik zein tokitatik pasatuko den eklipsea:

Puntu jakin batean noiz eta zein iraupen izango duen ikusteko, hemen webgune praktiko bat.
Baina kontua da, Arabako Errrioxa aldera bazoaz, non eklipsea erabatekoa izango den... puntu jakin batean kokatuta ikuspegi ona izango duzu? Horretan lagun diezazuke Stellarium aplikazioa: ortziaren edo izartegiaren ikuspegia ematen dizun errealitate hedatuko aplikazio bat da. Bere erabilpen nagusia da gauez zerura begira zaudela, zure kokapenaren arabera, ikusten diren izarren izenak eta posizioak zehatz emango dizkizu pantailan.
Baina unean uneko izartegiaren ikuspegiaz gain, denbora ere molda dezakezu. Hau da, aurreratu dezakezu abuztuaren 12ko 20:30etara, eta gora edo ortzemugara apuntatu mugikorrarekin, eta erakutsiko dizu zein puntutan ikusiko diren eguzkia eta ilargia (edo nola ilargiak estaliko duen eguzkia, hori baita eklipsea). Ikus irudi hau, adibidez:

Plaza jakin horretan duela egun batzuk egindako argazkia da (eskerrik asko Urtzi Odriozola), eta erakusten du nola eklipsearen unean eguzkia eraikin horien atzean egongo dela. Hortaz, Stellarium instalatu, baldin bazoaz mendi tontor edo paraje jakin batera, moldatu bertan data zehatza abuztura, eta telefonoaren pantailak erakutsiko dizu bertan zein ikuspegi izango duen eklipsearen unean. Kontu izan berandu dela, 20:30ak aldera, eta hortaz ortzemugatik posizio baxuan egongo da eguzkia orduan, orografiak estali dezakeen puntu bat, segun eta non zauden.
Stellarium instalatzeko:
Erakundeen artean, eklipseari buruzko webgunea aurkitu diogu Nafarroako Gobernuari:
Erantzun
Sartu