Teknologia albisteak

Nerabeen artean zuhurtzia gehiago sareetan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2026-06-16 : 19:11

'Haurrak, nerabeak eta ongizate digitala' txostenari buruzko albistean zantzu positiboak zeudela nabarmendu genuen atzo, eta ez genuen gezurrik esan, baina punturen batean egoera kezkagarri samarra ere bada, harremantzeko orduan, edo, zehatzago beharbada, harremanak okerrak edukitzeko orduan. Bigarren irakurketa batean puntu horiek nabarmenduko ditugu.

 

Inkesta 10-20 arteko EAEko 7.000 lagunen artean egin zen, eta adin-tarte horretan "bikote-harremanak" ez dira orokorrak izango, baina horri buruzko galderak ere bazauden, eta emaitzak badira pixkat kezkatzekoak.

Jokabide ez gomendagarrien artean daude bikotekidearen lagunak sare sozialetan kontrolatzea (% 17,7), eta mugikorra baimenik gabe arakatzea (% 11,2). Harremanetan kontrol jokabide toxikoak alegia.

Era berean, beste jokabide batzuk ere badaude izaera toxikoa dutenak. Esate baterako sexting pasiboa deitu duena (inork sortu eta bidalitako eduki sexualak nahiz erotikoak jaso, ikusi edo gailuan gordetzea— 10 puntu jaitsi da, % 14raino. Sexting aktiboa, berriz —irudi, bideo edo testuak borondatez sortu, gorde eta bidaltzea—, % 6,2ra jaitsi da.

Bestalde, sare sozialetan ezezagunen lagun-eskaerak onartzeko joerak izugarri egin du behera, % 54tik % 33ra igarota. Halaber, arrisku handiko jardueren kopurua murriztu da; esaterako, Internet bidez ezagututakoekin elkartzea (% 23,7tik % 14,3ra) eta helduen proposamen sexualak jasotzea (% 9,3tik % 7ra).

Erantzun

Sartu