Teknologia albisteak

Lichtbild, 3D maketa kartografikoak inprimatzeko

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2026-05-05 : 10:07

OpenStreetMaps-eko kartografia librea etxea apaintzeko zerbitzu batean nola integratzen zen aurkeztu genizuen lehengoan: Terraink poster zerbitzua. Gaur antzeko gauza bat aurkezten dizuegu, poster modukoak orain ere, baina 3D bereizgarritasun interesgarriarekin. Lichtbild deritzo gauza honi.

Kasu honetan, OSMren kartografiaren bista estetiko interesgarri bat eska dezakezu, baina gainera erliebe ere erakusten dute, lurraldearena zein eraikinena (baldin eta OSM datuetan hala kargatuta dauden). Prozesatzeak denbora pixkat eskatzen du, eta bidaltzen dizutena (e-posta bidez erregistratuta) aurrebista bat da, inprimatuta ikusi nahi baduzu ordaindu nahi duzuna.

Hona Sustatu egiten dugun CodeSyntax enpresaren egoitzaren inguruak (Eibar) nola azaldu zaizkigun. Ez dira argazki errealak, ez dugu enkargua egin eta bulegora ekarri, Lichtbildek berak sortutako adibide-irudiak dira.

 

Baliabide hau probatu nahi baduzu: Lichtbild

Erantzun

Sartu