OpenStreetMap (OSM) mapak sareko azpiegitura libre inportanteenetako bat dira, Linux kartografiko bat, mapagintzaren Wikipedia bat. Bere erabilera praktikoen artean, aplikazio estetiko aurkeztuko dizugu gaur, etxea edo bulegoa apaintzeko aukera, nahi baduzue.
Gauza hau deitzen da Terraink.app, web bidez poster itxurako mapak sortu eta deskargatzeko. Ikus https://terraink.app/ eta egin toki bilaketa bat, itxura politeko mapak agertzen dira. Muskizen zentratu dugu bat, eta hortxe emaitza. Gure lehen probatan ez dugu Espainia hitza kentzerik lortu, baina badago nahi diren testuak jartzeko aukera. Itxura bera, koloreak eta erakusteko elementuak ere aldatu daitezke, beherago itsatsi dugun Washington DCko adibideak erakusten duen moduan.


Gauza batek deitu digu arreta Terraink horretan: irudiak sortu eta deskargatu ditzakezu formatu desberdinetan (PDFetan ere), baina ez dago dendarik. Aprobetxatu zezaketen poster paperezkoak saltzeko agian, baina ez, ez daude horretara begiratuta. Gehikuntza polita litzateke.
Baliabide hau probatu nahi baduzu: Terraink.
Terrain-en, ezkerreko menuko "Style" botoiarekin aukeratu daiteke zein testu bistaratu nahi den herriarentzat zein herrialdearentzat, eta Euskal Herria jarri.