Teknologia albisteak

Euskararen Erakunde Publikoak 2026ko Hizkuntza Jarduera Proiektuen deialdia ireki du

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2026-04-20 : 08:17

Euskararen Erakunde Publikoaren 2026ko Hizkuntza Jarduera Proiektu deialdia irekitzen da, eragile pribatuek euskararen transmisioaren eta erabilpenaren arloan garatzen dituzten ekimenen laguntzeko Ipar Euskal Herrian. Iazko deialdian 36 proiektu lagundu zituzten, eta agian aurten gehiago izan daitezke, funtsak handitu direlako. Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 7a artekoa da.

 

Hizkuntza jarduera proiektu deialdia Euskararen Erakunde Publikoa eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren artea, partaidetzan antolatua da, Ipar Euskal Herriko eragile pribatuek euskararen transmisioaren eta erabilpenaren alorrean garatzen dituzten ekimenen laguntzeko. Hain zuzen ere joan den astean jakinarazi zen EJ eta EEPren artean laguntzetarako diru funts handiagoa izango dela aurten. Funts horien parte handiena hitzarmenetarako da, baina bestea hizkuntza jarduera proiektuak aurkezten dituztenentzat. Horixe da ireki den deialdia.

Proiektu deialdiari buruzko zehaztapen garrantzitsuak:

  • Hizkuntza jarduera proiektu deialdi hau, indarrean den legediaren errespetuan ofizialki deklaratu eta egoitza nagusia Ipar Euskal Herrian duen edozoin elkarte edo eragile pribaturei irekia da,
  • Deialdi horren bidez lagunduko diren proiektuek eta jarduerek 2026an burutu behar dute.
  • Lagunduko diren proiektu eta jarduerek koherenteak izan behar dute Euskararen Erakunde Publikoak onartu Proiektu estrategikoarekin.

Informazio gehiago, EEPren webgunean.

Irudia: Euskal Kultur Erakundean 2025eko Ipar Euskal Herriko kultura ekitaldien analisiko grafikoa (ez du zerikusi zuzenik laguntza hauetan babesten diren ekimenekin, baina tira, argazki bat izateko).

Erantzun

Sartu