Euskararen Erakunde Publikoak euskara sustatzeko hitzarmen eta laguntzetan 2,47 milioi euroko fondoa eratu du 2026an, iaz baino 540.000 euro gehiago (%27 baino gehiagoko hazkundea). EEPk berak 1.970.000 euro jarriko ditu aurten fondoan, iaz baino 440.000 euro gehiago. Eta Eusko Jaurlaritzak, lankidetza hitzarmena berritzeaz gain, bere ekarpena handitu du fondoan halaber, 400.000 eurotatik 500.000 eurotara.
Funtsak honela banatuko dira:
Diru funtsen handitzea ondo etorriko da, zeren eta 2025ean Frantziako Estatuaren laguntza zuzen batzuen murrizketa nabari zuten eragile batzuek. Euskararen Kuktyr Erakundeak Estatuak eskaini ohi zion 30.000 euroko laguntzaren desagertzea salatu zuen, horrek EKE kinka larrian jartzen zuela adieraziz.
Diru funtsen handitzea iragartzeko eta Eusko Jaurlaritzaren eta EEPen elkarlana berresteko, bilera eta agerpena egin zuten duela egun batzuk Aitor Aldasorok, EJko Hizkuntza Politikako sailburuordeak eta Maïder Behotegik, EEPko lehendakariak. Laguntza fondoaren emendatzeaz gain, elkarlan programa ere adostu zuten 2026rako, honako puntuekin:
Informazio gehiago Irekia EJren albistegian. Bertakoa da argazkia, Behotegi eta Aldasororen agerpenekoa.
Erantzun
Sartu