Teknologia albisteak

'Esnatu' dinamika aurkeztu du UEMAk: konpromiso multzoa hartu dute hainbat eragilek

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2026-04-15 : 10:40

Esnatu dinamika aurkeztu zuen atzo UEMAk, hainbat eragilerekin batera. Otsailean euskararentzat Lurguneak kontuan hartuko dituen Lurralde Estrategia proposatu ondoren, euskararen egoerari buelta ematea ezinbestekotzat joaz, ekimen berriari ekin dio UEMAk. 

'Esnatu' dinamikarekin oraingoz UEMArekin bat egin dutenak hauek dira, 18 eragile: AEK, Bankoa Abanca, Bilgune Feminista, Cederna-Garalur, ELA, Euskadiko Futbol Federazioa, Euskaldendak Konfederazioa, Euskalgintzaren Kontseilua, Euskal Herriko Bertsozale Elkartea, Euskal Pilota Federazioa, Fagor taldea, Hekimen, lKA, Kutxabank, LAB, Laboral-Kutxa, Lanartea eta Plazaola Partzuergo Turistikoa. 

Konpromiso sorta batzuk hartzen dituzten eragileek; bakoitzak, desberdinak. Esate baterako, Bankoa Abanka banketxeak: "Gure bulegoetan, herritarrek, etxean bezala, modu naturalean euskaraz aritu daitezkeela sentitu dezaten eta aritu daitezen eragitea." 

Beste adibide bat, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteari dagokionez, zenbait konpromiso, eta horien artean:

  • UEMAko udalerri guztietako ikasleek Hezkuntza Arautuan bertsolaritzako eskolak emateko konpromisoa hartzen du Elkarteak (UEMA udalerrietako LHko haurrak)
  • UEMAko udalerrietako euskal hiztunak ez diren familiei zuzenduta eta UEMAko udalerrietako familia etorkinei zuzendutako bertsolaritzaren inguruko saio teoriko-praktikoak.

Adibide gutxi batzuk hor goian zehaztuak; 18 eragileen konpromiso eta azalpenak jakiteko, hemen UEMAren oharra, eta Esnatu dinamikaren webgunean.

Erantzun

Sartu