Teknologia albisteak

Mate.eus, matematika esperimentatuz ikasteko euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 09:21

Mate.eus matematika kontzeptuak modu interaktiboan lantzeko baliabide bat da, doakoa, publizitaterik gabea eta irabazi-asmorik gabeko asmo bakarrarekin sortua: euskarazko material digital osagarri eta erabilgarria eskaintzea da asmoa.

Plataformak DBH eta Batxilergoko curriculuma hartzen du oinarri, honako arloetan banatuta:

  • Aritmetika, Aljebra, Geometria eta Analisia.
  • Pentsamendu Konputazionala (Logika, Algoritmoak eta Kriptografia).
  • USAP (Unibertsitaterako Sarbide Proba) prestatzeko materialak.
  • DBH2ko ebaluazio diagnostikoari lotutako ariketak.

Webguneko edukien helburua kontzeptu abstraktuak simulazio bisualen bidez hobeto ulertzen laguntzea da. Esperimentatuz ikastea.

Beñat Erezuma pedagogo, dibulgatzaile eta adimen artifizialeko (AA) adituaren proiektu pertsonala da Mate.eus, eta hain zuzen ere Claude AA sistema erabili du webgunearen sorkuntzan. Erezumak adierazi digunez, "proiektua bizirik dago eta edukiak pixkanaka gehitzen ari naiz; horregatik, edozein gomendio edo iradokizun pozik jasoko nuke materiala ikasleen beharretara hobeto egokitzeko".

Hortaz, harremanetarako eta iradokizunetarako: info (a bildua) berezuma.com

 

Bisitatu eta arakatu Mate.eus 

Erantzun

Sartu