Teknologia albisteak

Seedance AAk oso gogor petatzen du bideo sorkuntzan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 09:34

TikTok sortu zuen enpresa txinatarra, Bytedance, munduko erraldoi teknologiko handienetakoa 10 azken urteotan, adimen artifizialaren (AA) alorrean ere sekulako aurrerapenak egiten ari da. Egunotan bideoak sortzeko Seedance produktuaren 2.0 bertsioa atera dute, eta Seedream irudi finkoenaren 4.5 bertsioa, eta biralak bihurtu dira bere emaitzak, ikusgarriak baitira benetan.

Adibide batzuk. Brad Pitt eta Tom Cruise borrokan:

Kanye West txineraz kantari:

Donald Trump eta Lebron James saskibaloian.

Zer gehiago esan?

Bueno, batetik, Bytedance dela gaur egunean munduko AA enpresa handiena. OpenAI ChatGPT, Google Gemini edo Microsoft Copilot baino handiagoa da. Nonbait egunero 50 triiloi token peozesatzen dituzte egunero, non eta OpenAI-ren API zerbitzuetatik ez diren is 9 trilioira iristen.

Txinatik ezaguna egin zaigun AA izena Deepseek da (euskaraz ere bikain dabilena), baina Txinan bertan zerbitzu erabiliena Doubao da, hain zuzen ere Bytedanceren publikoarentzako berriketako AA.

Bideo sorkuntzako AA zerbitzuen artean ere Seedance 2 hau onena da oraingoz. Pertsonaien erralismoa ikaragarria da, eta hori lortzen du input elementuak uzten dizkizulako kargatzen: 9 argazki, 3 bideo eta 3 audio fitxategi arte. Horrela sortzen dira Kanyeren ahotsa txinatarrez kantatzen edo Trumpen irudi errealista horiek. Gaitasun honek eta jendeak edozein input kargatu ahal izateak copyright arazoak sortuko ote dizkio Seedance/Bytedanceri? Batzuk (Paramount eta Disney) hasi dira kezkatzen eta auziak planteatzen...

Beste gaitasun ikaragarri bat bere azkartasuna da. 15 segunduko bideoa egiten minutu bat aski du. Ez dugu urruti eguna non bideo bat sortu ahal izanfo den denbora errealean. Pentsa film bat ikusten duzula, denbora-errealean zure gogo-eskaeren arabera sortzen doana... Hau da: Brad Pitt eta Tom Cruiseren borrokarekin hasten da Netflix AA moduko batean jarri duzun filma, baina ikusten hasi eta gutxira esango diozu sistemari: "hurrengo nahi dut zerutik Kai Nakai jaitsi dadila super-heroi jantzita eta txikitu ditzala morroi hauek". Eta hurrengo eszena hori izango da, copyright kontuak konpontzen badira.

Gure slop saiakera

Artikulu hau ilustratzeko, slop pixka bat, barkatu. Bideoak sortzeko Seedancek ordainketa eskatzen zuen, baina Seedream delakoan irudi finkoak egiteko kreditu batzuk lor daitezke doan, eta horrekin egin dugu Trump bertsolari hori, prompt honekin, zuzenean euskaraz eskatuta: "Donald Trump euskal dantzari jantzita bertsolari txapelketa batean bertsoak abesten, ondoan lepaluze bat duela". Badirudi Herri Txiki Infernu Handiko eszena bat sortu duela, eta instrukzioekin jarraituz Seedance-rekin bideoa egiteko kapaza ere izango zela iruditzen zaigu.

Estekak:

Erantzun

Sartu