Joan den asteko Argia Sariei begiratu azkar bat eman ondoren (Interneteko sariaren 2026ko irabazlea: Inguma) Twitcheko eta Segura Irratiko zuzenekoan aktualitateko beste kontu batziei erreparatu diegu: nola RTVE Play plataforma euskarazko edukiekin hasiko den (lehenbizi azpidatziak, eta gero audioa etorriko omen da), eta bestetik Adimen Artifizialeko "agente autonomoentzako" Moltbook izeneko sare soziala sortu dutela. Horren azpian zer daoen benetan azaldu dugu: Openclaw deritzon garapen bat, agian sonatua bihurtuko dena.
Hona bideoa:
Erantzun
Sartu