Teknologia albisteak

Slop musika copyright-dun musikaren plagio zuzena dela demostratu dute

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 09:54

Slop musika, hau da adimen artifizialeko (AA) sortzen dute musika-mordoiloa copyright-dun musika zuzenean plagiatuz sorten dela demostratu dute AEBetako unibertsitate kontsortzio bateko ikertalde batekoek. Musika mota hori sortzen duten Suno bezalako zerbitzuek diote "sorkuntza berria" dela euren emaitza, eta estilo jakinak imitatzen ikasi dutela beren AA sistemek, estilo baten orokortasunak errepikatzeko gai direla. Baina ikertzaile hauen metodo ondo pentsatuak (Adversarial PhoneTic Prompting edo APT deitu diote) agerian jarri du abesti zehatzak kopiatzen dituela Sunok. Ez da estilo berregiketa bat, plagio zuzena baizik.

Ariketa bitxia eta bihurria planteatu zuten ikertzaileek, eta beherago itsatsi duten bideoan azaltzen da ondo. Baina hitzez ere saiatuko gara egiten. Bideo horretarako Eminem rap kantariaren kantu bat aukeratu dute, eta harekin ilustratzen da kontua, baina ikerketan demostratu dute kasu askotan lortzen dutela esperotako efektua, abesti baten plagioa.

Zera da Adversarial PhoneTic Prompting edo APT delakoa, prompt edo eskaerak egitea AA zerbitzuei, "kontrako fonetikarekin". Horixe litzateke itzulpen bat, bain gure aburuz egiten dutena da "fonetika antzekoa duten hitzak" pasatu makinari.

Eminemen hitzak pixkat eraldatu dituzte, vomit > yogurt; sweater > letter; mom's spaghetti > bob's confetti. Eta esaldi bakarrean barik, ba kantu osoan horrela. 

Eta efektua zera da, halako hitzekin rap bat sortzeko eskatzen badiozu makinari, Sunok edo Veo 3 sistemek eskantzen dizutena zera da: Lose Yourself kantuaren oso antzekoa den zerbait. Eskaeran ez da aipatzen Emimen edo Lose Yourself, baina AA-ren sistemak hitzen antzekotasun fonetikotik aurkitu du kantu original kopiatu bere memorian, eta handik plagiatzen du emaitza berria.

 

Ikus bideoa, entzuteko eta ulertzeko:

Erantzun

Sartu