Autoen baliza derrigorrezkoen mapa aipatu genuen lehengoan eta gauzatxo bat ere agerian geratzen ari gela konturatu gara (beste asko ere konturatu dira): aktibatutako baliza asko ez dira matxuratutako edo laguntza premian dauden autoetakoak. Errepidean aurrera doazen baliza aktibatuen arrastoa ikusten da mapan,
Ikusi irudi hori, adibidez, Armiñondik beherantz, Euskal Herritik hegoalderantz, Burgos aldera, erreskadan ageri dira zenbait baliza. Irudia atera genuen unean, bakoitzaren abisuaren ordua ere konprobatu genuen, eta baliza bera zela ikusi, hegoalderantz etengabe mugitzen.

Mapabalizasv16.es webgunean, erdiko banda beltza duten baliza-ikonoek adierazten dute "duela gutxi aktibatua egon den baliza bat". Kasu honetan, baliza aktibazio bat detektatu izan da Briviesca baino lehenago, herri horren ondoan geroago, eta hegoalderantz segitzen du arrastoak. Auto hori martxan dago: pantaila irudia ateratako unean Burgostik gertuago jada, banda horiarekin, baina hor ere mugitzen seguruaski.
Tira, agian maparen konfigurazioaren kontua da, baina DGT zerbitzu espainiar ofizialak hobe du mugitzen ari diren balizen detekziorako eta kontrolerako sistemaren bat asmatzea, bestela kakaztuko zaie sistema, erabilgarria izaten hasi baino lehenago ere.
Erantzun
Sartu