Teknologia albisteak

Euskal musikarien boikota Spotifyri (Palestinako genozidioagatik)

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2025-12-01 : 13:14

Spotifyri boikot egitera deitu duten Euskal Herriko 160 talde baino gehiagok (eta 650 musikari norbanako, eta gehiago gehitzen ari dira boikotera egunetik egunera). Palestinarekin elkartasuna adierazi duten musikariek nabarmendu dutenez, Spotifyren buruak israeldar enpresa militar batean milioika euro inbertitu zuela jakin zenetik, milaka musikari batu dira boikotera, eta euskal musikariek ere deia zabaldu dute hemen ere horrela egiteko. Musikariak Palestinarekin plataforma sortu dute beraz, Spotifyri boikota egiteko.

Irailean, nazioarteko ikuspegiarekin No Music For Genocide ekimena eratu zen, eta horren oihartzuna eginez elkartu ziren lehen euskal taldeak eta musikariak. Horien artean zeuden, besteak beste: Birkit, Bellum, Zero, SDA , Nhil, Esanezin, Incense, Karam, Meison, Naxker, Xutik, Vulk, Mice, Sei Sega, Joseba B. Lenoir, Fermin Muguruza, Daño Dolor, Txoriburuek, Bloñ, Xak, Ibil Bedi, Rodeo eta Habi.

Abiatu zirenean, honela adierazi zuten: ""Euskal musikagintzatik ezin dugu onartu Spotify-k armagintzan egindako 700 milioi dolarreko inbertsioa, ezta urteetan musikariek jasandako prekarizazioa ere. Horregatik, gure musika plataforma honetatik kendu eta entzuleak plataforma etikoagoetara bideratzea bilatzen dugu”.

Jende gehiago batu zaiela eta, duela egun batzuk prentsaurrekoa eman zuten, eta han azpimarratu zuten ez dutela nahi ekimen honi ikuspegi moral batetik begiratzea ezta inor seinalatzea ere, "kontziente baikara musikariek kasuistika eta lehentasun desberdinak izan ditzaketela kasu bakoitzean". Era berean, boikotak musika entzuleak behar dituela esan dute, entzuleok ere Spotify boikotatu dezagun eskaria, alegia.

Erantzun

Sartu