Duela 10 egun irten zen albistea Netflixek erosiko zuela WBD (Warner Bros Discovery) enpresa, eta tratua azaltzeko modu irakurterrazean eman zuten hedabideek (Sustatuk barne): HBO Max streaming zerbitzua erostera zihoala Netflix. Baina momentuz erosketa ez da gauzatu zeren eta beste enpresa batek, Paramount Skydancek, akordioaren gainetik salto egin dezakeela iragarri du, akzio erosketa erasokorra proposatuz WBDren gainean. Alegia, WBD itun baten bidez Netflixen parte izan gabe geratu daitekeela, eta aldiz Paramount-en jabetza bihurtu. Nork zer nola erosi baino gehiago ere badago hemen, streaming zerbitzuak bateratu baino gehiago: joko politiko gogor bat zeinean Trump-en aldekoek AEBetako panorama mediatikoa kontrolatu dezaketen.
Beraz, Netflixi lehia planteatuz, Paramount Discovery enpresak akzio erosketa erasokorra iragarri zuen WBD erosteko.
Kasu honetan Paramount zer den fijatu beharra dugu. Bere sinboloa sarri ikusi dugu film ekoizpenetan, sarrerako kredituetan, baina gaur egunean film ekoiztela baino askoz gehiago da. WBD bezala, Paramount Discovery osatu da txatal asko elkarren gainera elkartuz, hala nola Frankenstein mediatiko-enpresarial bat. Telebista alorrean bere marka nagusia AEBetako kate nagusietako bat da, CBS, baina beste zenbait ere badira, MTV beteranoa, The Movie Chanel eta Comedy Central kasu.
Euskal Herrian marka hauek ez dute eragin edo sona berezirik ez dutelako hemen zabaldu den streaming zerbitzurik, baina AEBetan eta beste merkatu batzuetan inportanteak dira. Batez ere AEBetan, bere jabetzagatik. Han, David Ellison batek sortu zuen Skydance film konpainia 2006an, zeina izugarri hazi den urterik urte 2024a berak erosi arte Paramount. Hortaz, Paramount Skydance izenean, izen ospetsua Paramount da, eta txiki edo erdi ezezaguna Skydance, baina jabetza eta kontrola Skydanceren parte horretan datza. Eta detailetxo bat: David Ellison ez da edozein, Larry Ellisonen semea da, eta aitaren inperioaren diruarekin hazi da, meritu propioekin baino gehiago.
Beste azalpen extra bat: Larry Ellison da tekno-aberats handi horietako bat, Elon Musk (Twitter, Tesla), Mark Zuckerberg (Meta, Facebook), Jeff Bezos (Amazon, the Washington Post), Bill Gates (Microsoft). Eta beste tekno-marka horiek publiko orokorrarentzat ezagunak diren bezala, akaso ez hainbeste Ellisonena, Oracle, baina hau ere erraldoi teknologiko bat da enpresetako softwarearen alorrean, baita Euskal Herrian ehundaka langile baditu enpresa jakin batek horietako askotan. Larry Ellison izan da tarteka munduko gizon aberatsena azken 30 urteetan egiten diren sailkapen horietan (une honetan Musk da), baina orain hor goian ez badago ere, nabarmendu da Trump-en aldeko tekno-oligarken artean. Laburtuz: Paramount diogunean, Ellison familia Trump-zalea esaten dugu.
Eta honen ondorioa da, Paramount-ek erosten badu Warner, HBOren ukitu liberalak kontrolpera ekartzeaz gain, Warnerren beste jabetza nolabait kritiko ere, bereziki CNN albiste katea, Trump-en aldera lerratu daitezkeela.
Eta, puf, horrela daude gauzak!
Erantzun
Sartu