Albistea dugu aste honetan ikus-entzunezko global digitalen alorrean Netflixek erosiko duela WBD (Warner Bros Discovery). Hau da. HBO Max streaming zerbitzua erostera doala Netflix, WBD delakoaren jabetzako marka ezagunena baita agian HBO.
Gauzatzen denean, erabiltzaileentzako albiste on gutxi honetan, gure aburuz. Warner Bros Discovery atal askoz osatuz joan da azken hamarkadan, eta bere marka horietako batzuen fusioak gertatu izan dira, erabiltzaileei mesede gutxi eginez. Hortaz, logikoa da jendeak pentsatzea HBO Max eta Netflix bat egiteak ez duela ekarriko, katalogo zabalagoa izan arren, hobekuntza bat berritasunen kalitatean, edo zerbitzuaren prezioan.
Horren adibidea eman zuen iaz WBD berak. Bazuen streaming zerbitzu bat, Eurosport (kirolari emana), Discovery telebista multzoaren parte bihurtu zena. Eta Discovery zein HBO biak izanik WBDren umeak, zera erabaki zuten; bi streaming plaraformak, HBO Max eta Eurosport, bat egitea. Baina honela egin zuten: Eurosport nahiko merkea zen Hego Euskal Herrian (4 edo 5 euro hilean), eta orain ere "horrela" da, komatxo artean. Pagatzen duzu 5 euro hilean, baina ez berezko harpidetzarekin, HBO Max-en 10-12 euroak pagatu behar dituzu, eta horri gehitu 5 euroak Eurosport beste aplikazio/zerbitzuan gehigarri moduan edukitzeko.
Etorkizunean, HBO Max eta Netlfix batuta berdina susmatu daiteke: batuketak justifikatuko dituztela, prezioak igota. Eurosport-eko kontsumitzaile merke-zale zaharren kasuan (Sustatuko editorea snooker-zalea dugu horrelako bat).
Erantzun
Sartu