Teknologia albisteak

"VII. mendeko teknologia" da Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailaren informatikakoa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2024-12-08 : 15:03

Tere Maldonado filosofia-irakasle, feminista eta hezkuntzako ekintzaile bilbotarrak artikulua argitaratu du Argian EAEji ikastetxeetako zenbait aje teknologiko aipatuz. Eginbehar burokratikoak betetzeko (berez alferrikakoak akaso), izugarrizko denbora behar dutela programa txar, geldo eta okerrez beteak erabiltzen. "VII. mendeko teknologia" da Eusko Jaurlatitzako Hezkuntza sailarena, dio Maldonadok. "Badiotsuet, lankide batzuek ordenagailuak piztean kantu gregoriano urrun bat entzuten dutela diote."

Hona Maldonadoren salaketa nagusia:

"Erabiltzen dugun teknologia digitala VII. mendekoa da eta programak zintzilikatu egiten dira txitean-pitean. Ikasleen notak txertatu beharreko aplikazioak, itsusia eta deserosoa izateaz gain, ez du lana errazten, aitzitik, izugarri zailtzen du. Benetan gure lana den hori amaitu ondoren (azaldu, zalantzak argitu, ebaluatu, kalifikatu) egonarriz hartu eta orduak dedikatu behar Jaurlaritzaren aplikazio ikaragarrian berriro sartzeko jada beste nonbait sartu ditugun kalifikazioak, sailak ez duelako datuen iraulketa egiteko tresna informatikorik. (VII. mendeko teknologia, badiotsuet, lankide batzuek ordenagailuak piztean kantu gregoriano urrun bat entzuten dutela diote). Zer dela eta emango ziguten aukera gure lanari berriro ekiteko eta hurrengo ebaluazioko kontuekin hasteko? Hobe buru-makur jarraitzea, jainkosei erreguka programa ez dadin zintzilik geratu, kontu handiz ez okertzeko (erraza dena, 21:00etan egun nekagarri baten ondoren eta programa kaskar eta zaharkituarekin). Baina, diot nik, aplikazio horiek norbaitek diseinatu eta ezarriko zituen, eta ez zuen musu-truk egingo, aurreko Eusko Jaurlaritza batek ordainduko zion. Zenbat denbora hartuko du Jaurlaritza berriak milioietako hitzarmena ixteko korporazio batekin, irakasleok behar bezala lan egiteko tresna informatikoak izateko? Eta eskertuko ez diegu ba, egiten badute."

Artikulu berean, Microsoft eta Eusko Jaurlaritzak (Ertzaintzak zehazkiago beharbada) 2024an sinatu duten hezkuntzarako hitzarmena kritikatu du Maldonadok.

Irakurri hemen: https://www.argia.eus/argia-astekaria/2896/biraka-jarraitzen-du-gurpilak 

(irudia; Midjourneyrekin egina eta Linkedinen topatua)

Erantzun

Sartu