‘Bagara’ ikus-entzunezko maratoia prestatu du Gure Eskuk azaroaren 16rako (larunbata). Euskal Herriko txoko elkartuko dituen 12 orduko “bideo kate erraldoi” bat jarraian emitituko da Gure Eskuren Youtube kanalean zein Hamaika Telebistan. Bidoen kareaz gain gain, ekintza presentzialak antolatu dituzte Hego Euskal Herriko hiriburuetan: Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean.
Giza kateen bidez Euskal Herria lotu eta elkartu zuten duela hamar urte (2014ko ekainean, Gure Esku Dagok deituta orduan) eta oraingoan bideoz osatutako katea egiteko asmoa daukate (orain Gure Esku deritzo deitzaileari): «Bideoz osatutako kate erraldoi baten bidez herri, eragile, pertsona, proiektu eta beste hainbat talderen errealitateak erakutsiko ditugu».
Besteak beste, kultura, hizkuntza, burujabetza edota Euskal Herriarekiko loturaz edo herriari egiten dion ekarpenaz hitz egingo duten bideoak ari dira biltzen. Euskal jendarteari parte hartzeko gonbita luzatu diete, bideomaratoia [a bildua] gureeskudago.eus helbidera ikus-entzunezkoak bidalita. Zehaztu dute horizontalean grabatutakoak izan behar dutela, irudia eta audioa zainduta izatea eskatu dute eta bideoak txukun editatuta egotea, ahal den neurrian. Dagoeneko jaso dituzte bideoak, baina gehiago ere bidal daitezke oraindik.
Hiriburuetako ekitaldietan parte hartzera deitu dute halaber, sarrerak Gureesku.eus webgunean eskuratuz. Ekitaldi hauek izango dira:
Ekitaldietan izena emateko hemen, eta baita ere parte hartu daiteke Bagara Lagun izendatuz norberaren negozioa (enpresa, taberna...). Bagara Lagunek agerpena izango dute ikus-entzunezko maratoian.
Erantzun
Sartu