Teknologia albisteak

Giza katea jarraitzeko, webgune berezi bat, hiru TB seinale eta, bere xumean, Sustaturen 'blogbizi' bat

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2014-06-06 : 10:52
Ekainaren 8an, igandearekin, Gure Esku Dago herri dinamikak erabakitze eskubidearen alde antolatu duen giza katearen kontaketa egingo dugu Sustatun ere. Horretarako orain gutxi estrenatu dugun Blogbizi live blog teknologia erabiliko dugu. Hainbat komunikabidek, bestalde, elkarlanean partekatuko dituzte baliabideak jarraipena egiteko, eta webgune berezi bat ere zabalduko da.
Webgune berezi hori hurrengo orduetan irekiko da, eta orduan jakinaraziko da URLa. Datorren astean, webgune honen kodea askatu egingo da lizentzia libre batekin.

Webgunearen diseinuaren irudia da goian itsatsi duguna. Hor ikusten da zuzeneko hiru telebista seinale jarriko dituztela, Durangoko Landako gunean, Berriozarren eta helikopteroko irudiak eskeiniko dituena hurrenez hurren.

Horrez gain, Whatsapp eta Twitter bidez bildutako argazkien kilometroz kilometroko argazki bilduma interaktiboa eta Arrosa irrati sarearen zuzeneko kontaketa ere izango dira.



Hurrengo orduetan jakinaraziko dira jendeari proposatzen zaizkion Twitterreko traolak, bat euskaraz eta bestea ingelesez. Gainera, jendea kokatua dagoen tokiaren kilometroa ere adierazteko eskatzen da Twitterretik, adibidez, #76km

Whatsapp bidez irudiak jasotzeko, 647 31 97 47 zenbakira bidali beharko dira irudia. Webgune berezian, mapa batean kokatuz joango dira batetik eta bestetik jasotako argazki horiek.

weTbcam

Hedabideen lanerako, Durangon, Landakoko aretoan (Azoka egiten den tokia) prentsa gunea antolatu da. Han egongo da Sustatu ere, eta liveblog-ean, sarean komentatzen den aktualitateari jarraituko diogu.

Goizean goizetik eta arratsalderarte, sarean saltsan dabilen informazio interesgarrienaren bilduma aurkituko duzu hemen. Momentuko erreakzioak, bizipenak eta ondorengo kronikak guztiak Sustatun! Giza katera hurbiltzerik ez baduzu, ez galdu ekitaldi historiko hau!

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu