Teknologia albisteak

Maskoten argazkien lehiaketa bateko irabazleak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2024-08-21 : 08:59

Sustatun sarri samar aipatzen ditugu naturako argazkilaritza sariketa zenbait urtero efiten direnak, Wildlife Photographer delakoa ezagunena, eta beste bat izaten da Naturako Komedia Argazkien lehiaketa. Azken horrekin lotuta egon daiteke gaur hona dakarkizueguna, Comedy Pet Photo Award, maskoten argazki komedikoen lehiaketa. Sari nagusia txakurtxo horrek eraman du, eta jarraian dituzue beste batzuk.

Goiko irudiak txakurren argazki onenaren kategorian ere irabazi du. Katu argazkien kategoria klasikoan, berriz, honakoak:

Beste katu batek (Tarzan, omen), publikoaren saria irabazi du:

Beste txakur bat ere ageri da jabe/maskota antzekotasunaren kategorian:

Ez dira guztia katuak eta txakurrak, zaldien kategoria ere egon da, eta gainerako animaliena ere. Jarraian zaldiarena eta dortoka batek irabazi duen gainerakoena:

Erantzun

Sartu