Etzi, abuztuak 29, hasiko da Prime Video streaming plataforman Boterearen Eraztunak telesailaren 2. denboraldian. Euskarazko audio eta azpidatzieki. Lehen denboraldia 2022an atzeratutako bikoizketarekin etorri zen euskarara, baina orain aukera horrekin espero dugu, trailerretan ikusi dugunez behintzat.
Patrick McKay and J.D. Payne showrunnerrek sortutako telesail bat da, JRR Tolkienen ondorengoekin akordioa lorturik Amazonek (Prime Videoren jabeak). Eraztunen Jauneko mundu eta unibertsoa da Boterearen Eraztunen kokalekua, Lur Ertaina, eta nolabait Sauron pertsonaia ultragaiztoaren sorrera edo agerpenaren istorioa da; prekuela bat beraz, baina kontakizuna eta gidoia ez da Tolkienen material originala (Lur Ertainaren aurrekariez asko idatzi zuen arren), telesailerako sortutako fikzioa baizik, cliffhanger ugariekin zenbait denboralditan luzatzeko prestatua.
2022ko uda amaieran estreinatu zen HBO Max-ek House of the Dragon bere prekuela (Game of Thrones-ena) atera zuen garai berean. 2023an ez zuten jarraipenik izan ez batak ez Eraztunenak, AEBetako ikus-entzunezkoen industrian gidoilarien grebak eragina izan zuelako. Ikusiko dugu hurrengo urteetan urteko denboraldi bateko kadentziarekin jarraitzen dute. Uda honetan jada hasi eta amaitu da House of the Dragon-en bigarren denboraldia, eta itxura batean berriz bi urte igaroko dira 2025eko 3. denboraldira arte.
Hona denboraldi berri honen trailerra euskaraz:
Prime Video aipatzen dugularik, gogoratu app bidez ikusten baduzu, ezarpenak molda ditzakezula euskara hobesteko Prime Videon interfazeko edukien agerpenean.
Erantzun
Sartu