Teknologia albisteak

Prime Video aplikazioan euskarazko edukiak hobesteko modua

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2024-08-02 : 10:42

Prime Video plataformako euskarazko edukiak errazago ikusteko aukera dago orain, Pantailak Euskaraz-ek zabaldu duen albiste eta tutorualari jarraiki. Aplikazio mugikorrean euskara lenehenestea da kontua. Amazonen plataforma da Prime Video eta nazioarteko streaming zerbitzuen artean, hura eta Netflix dira euskarazko edukiak bikoiztuta edo/eta azpidatziekin ematen dituztenak.

Hona bideotutoriala, aplikazioan zein ezarpen ukitu behar diren erakusten duena.

Ezarpenetan euskara hobetsi ondoren, aplikazioak gaztelerazko interfazea izaten jarraitzen du, baina euskarazko edukia nabarmen agertzen da espreski gomendatua, gorago jarri dugun irudian ikusten den bezala.

Irudi horretan ikusten da Prime Videoko aurtengo eduki interesgarrienetako bat, The Boys telesailaren 4. denboraldia. Aurten euskarazko azpidatziekin estreinatutako beste bi telesail interesgarri dira Mr and Mrs Smith eta Fallout, biak zenbait izendapenekin AEBetako telebistako hurrengo Emmy 2024 sarietarako.

Hil honen amaieran, bestalde, etorriko da Eraztunen Jauna: Boterearen Eraztunak telesail tolkiendarraren bigarren denboraldia.

Bestalde, Amazon Prime Videoko euskarazko edukien katalogo oso bat dauka Zer Non Ikusi webguneak.

Erantzun

Sartu