Duela pare bat aste aurkeztu genizuen Geoguessr modako joko eta aplikazioa. Geo eta Hiri Asmatzaileak euskaraz izendatu dezakegun jokoen munduan, hura bezala badira zenbait aukera, baina ordainpeko sistema dute gehienek. Horregatik doako alternatiba bat ere aurkeztuko dizuegu gaur: City Guesser.
Klon dexente ditu Geoguessr-ek eta horietako bat, erabiltzen erraza delako, aurkeztu nahi duzuegu: City Guesser. Bestetik bereizten da nagusiki Street View irudiak beharrean bideo batez erakusten dizulako tokia. Baina printzipio bera da, mapa ireki, mugitu eta egin zoom, eta ea ze hurbiltasunekin asmatu duzun.
Publizitate dexente ageri da, baina City Guesser doakoa da horri esker. Eta aukera tematiko eta geografiko mordoa dauka. Klikatu dugu Europakoan eta agertu zaigu kale bateko bideoa... Londres iruditu zaio Sustatuko editoreari, baina ez, York hiria zen:
Probatu City Guesser eta ea zer iruditzen zaizuen.
Erantzun
Sartu