Teknologia albisteak

Geoguessr, munduko joko geografiko arrakastatsuena

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2024-07-22 : 08:28

Geoguessr aplikazio eta joko geografikoa da, non mundu osoko ausazko kokalekuetan jartzen zaituen sistemak, eta denbora jakin batean munduko mapan ahalik eta kokapen gertukoena asmatu behar duzun. 

Geoguessr-en jokalariei Google Street View irudi panoramiko bat erakusten zaie, eta ahalik eta zehatzen asmatu behar dute non dauden. Zenbat eta hurbilago asmatu benetako kokalekua, orduan eta puntu gehiago lortzen dira.

Jokoaren muina Google Street View-ko iruditerian datza, eta hori iparrorratz baten laguntzarekin erakusten da intefazeak. Erabiltzaileek irudiaren mugimendua eta zooma kontrola ditzakete, nahiz eta GeoGuessr-ek ezaugarri horietako edozein desaktibatzeko aukera ematen duen, jokagarritasun azkarragoa lortzeko. Irudian lehen bistan txiki ageri den mapa batek Google Mapseko bista estandarra erakusten du, eta hura handituz, bertan pin bat jartzeko aukera ematen zaio jokalariei, asmatu dezaten tokia.

Banakako partidak eta multiplayer modua ditu, baita erronka tematikoak ere. Anton Wallen suediar programatzaileak sortu zuen 2013an, eta oso ezaguna bihurtu da geografia zaleengan eta Youtube edo Twitch bidez partidak ematea ere ohiko bihurtu da.

Jokoa geografiarako hezkuntza-tresna gisa deskribatu izan dute, jokalariei hainbat ezaugarri geografiko eta kultural global ikasteko eta identifikatzeko aukera emanez. Besteak beste, idazteko sistemak, arkitektura, ezkerreko eta eskuineko trafikoa, banderak, ibilgailuen matrikulak, paisaiak eta flora. Hezkuntza alderdi honek jokalariek mundu osoko kultura eta eskualde desberdinak ulertzea bultzatzen du.

Probatzeko, hemen duzu: Geoguessr 

Erantzun

Sartu