Rikardo Arregi Kazetaritza Sarien 2024ko edizioarentzako (sarien 36. edizioa) lehiaketa oinarriak argitaratu dituzte, eta proposamenak aurkezteko epea ireki ere bai. Euskarazko kazetaritzaren eta komunikazioaren kalitatea, bikaintasuna eta berrikuntza bultzatzea da Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren helburua. RAKS sarien 2023ko garaileak izan ziren Bideak (Kazetaritza atalean) eta Lore Hostoak (Komunikazioan) podkastak.
2023ko irailaren 16tik 2024ko irailaren 15era bitartean kazetaritzan eta komunikazioan euskaraz egin diren lanen kalitatea eta bikaintasuna jendaurrean aitortzea eta saritzea da xedea.
Kazetaritza sarira aurkez daitezke tarte horretan egunkari eta aldizkarietan, agerkari digitaletan edo irrati eta telebistetan euskaraz plazaratu diren lanak. Berriemaileei lotutako proposamenak izango dira.
Komunikazio sarirako, euskarazko komunikazioaren mesedetan urrats berritzaile direnak edo izan litezkeenak aurkez daitezke, beti ere aipaturiko epean gauzaturikoak.
Proposamenak aurkezteko epea amaituko da 2024ko irailaren 20an, eta honako ezaugarriak adierazi beharko dira:
Hauetako modu baten bidez bidaliko dira proposamenak:
Epaimahaia osatuko dite aurten Miren Berasategi, Eneko Bidegain, Itxaro Borda, Angel Erro , Libe Mimenza eta Pantxika Maitiak, mahaiburu delarik Marta Lasa Goñi, Andoaingo Udaleko Euskararen Normalizaziorako zinegotzi arduraduna. Atal bakoitzean 9.000 euroko saria eta Xabier Laka eskultoreak berariaz egindako oroitikurra emango dituzte.
Hemen idatzitakoa laburpen bat da, oinarri osoak hemen: http://rikardoarregikazetaritzasaria.eus/
Erantzun
Sartu