Teknologia albisteak

20 urte Gmail sortu zela, 15 euskaraz dagoela

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2024-04-03 : 09:39

Astelehenean bete zen urteurrena, Apirileko Arrainaren egunean, Googlek Gmail sortu zuela iragarri zuela. Honela kontatu genuen Sustatun biharamunean, doi-doi sinistuz agindutakoa, gigabyte bateko gordailua zuea: "Posta elektronikoa eskaintzen duen doako zerbitzua da eta gigabyte baterainoko informazioa gordetzeko aukera emango du. Berria atzo zabaldu zen, baina Estatu Batuetan bromak egiteko erabiltzen duten eguna (April's Fool) izaki, berriaren gaineko zalantzak izan dira. (...) Albiste hau gezurra ez dela konfirmatu du Google Españak." 5 urte beranduago, ez zehazki apirilean baizik eta maiatzean, euskaraz erabiltzeko aukera sortu zen.

2004ko produktuan gehien harritu gintuena, memoria gaitasunaz gain... bilaketa zeukala: "Aldi berean, zerbitzuaren barne, mezu zerrendan bilaketak egiteko tresnak izango dituela adierazi dute Googleko ordezkariek. Horrela, erabiltzaileak ez ditu karpetak sortu behar izango."

Karpetak egiteko aukera, egon badago, filtroen bidez eta eskuz ere; baina bilaketa aukerak hor jarraitzen du eta erabilgarria da duda barik.

Dirua irabazteko moduaz ere idatzi genuen: "Gmail zerbitzuak, Googlen politika jarraituz, ez du bannerrik izango ezta pop-upsik ere. Hala ere, mezu bakoitzean testuinguruari dagokion publizitate testua ezarriko da." Tira, Google politikak publizitatearen oso oso aldeko dira honezkero, baina testuinguruko publizitatearen hori... hor dago oraindik? inork klikatzen du? Gure aburuz, Gmail-en balioa Googlerentzat (edo Alphabet, enpresa matrizeak izen hori baitu) erabiltzailek lotzeko gako gisa da: Googleren gainerako zerbitzuen eta mugikorren (Android) erabiltzaileak lotuta izateko modua Gmail identitatea da.

Gmail enpresako kontuak eta zerbitzuak ere kudeatzera iritsi da aldi berean, Google Workspace produktuaren bidez (lehenago G Suite, lehenago Google Enterprise), non eta .com edo .eus posta-helbideak erabiltzen ditugularik erakunde askotan, egiazki Gmail bidez ari gara laneko e-posta irakurtzen. Kontrolari buruzko kezkak hor daude, baina praktikotasunaren aldetik, askorentzat merezi du.

Google, bestalde, euskaraz dago 2009ko maiatzetik. Laster 15 urte beraz. 2009ko albiste hau ere hor dugu, baina estekak oker daude, galdu dira Sustatuko kanpoko euskarazko orduko eduki gehienak. Garai hartako kalitate gutxiko pantaila-irudi bat aurkitu dugu:

Hemen dituzu azalpenak euskaraz gaur egungoak, Google honetan nahiko txukun ibili izan da, zerbitzu askoren euskarazko bertsioak eskaintzen. Konfigurazioan jarri euskaraz, hori gure gomendioa, balioa du gure komunitatearen erabilpen mailaz jabetu dadin Interneteko erraldoia,

Alde okerrik ere...

  • Ez du beti spam karpetarekin asmatzen, denok dakigun bezala.
  • Posta-zerrendetako edukiaren kudeaketa arraro samarra izan da hasiera-hasieratik.
  • Txat aukerak hor egon dira, sortu zirenetik, albo-zutabean baina beren izaera kaotikoak nahastu izan gaitu sarri (Txatekin Googlek egin dituen nahasmenduengatik, Gmailengatik baino gehiago, egiazki).

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago