Lehengoan aurreratu genuen Durangoko Kabi@ alor digitalak zer dakarren 2023ko edizio honetan, baina gaur tokatzen da Azokaren zifra nagusiez berba egitea. Etzi asteazkenarekin, abenduak 6, hasten da azoka eta abenduaren 10a arte luzatzen da. Ohikoan Ikasle Eguna lehen eguna izaten bazen, oraingoan hori 7a izango da, zubia edo, eta lehen egunean hain zuzen Kabi@ digitala izango da protagonistan. Gainerakoan, 950 nobedade aurkeztuko dira eta 265 kultura ekitaldi ikusi/entzun ahal izango dira 2023ko Durangoko Azoka honetan.
Hona Azokako aurtengo 58. edizio honi buruz jakin beharreko batzuk:
- 257 erakusmahaitan banatuta, 170 partaide izango dira.
- 950 nobedade izango dira: 689 liburu, 179 disko edo musika produktu (iaz baino 38 gehiago), 44 aldizkari, eta bestelako 40 ekoizpen. Nobedadeen katalogoa kontsulta dezakezu,
- Azoka Telebistak Fantasia DA! izeneko magazina ekoitziko du egunero, eta hainbat kanaletan ikusi ahalko da: tokiko telebistetan, azokaren webgunean eta Youtuben.
- Podkasta ere badu jada Azokak, baDA!bil, 5 atalekoa izango da denera.
- Abenduaren 8an (ostirala), Gazte Eztandaren bigarren edizioa, gazteentzako eskaintza berezia,EuskarAbenturaren laguntzarekin. Bazkari eta bingo musikaturako izena eman beharra dago.
- Abenduaren 11n, Azoka itxitakoan, Zu Non Han DA! ekimena hasiko da. Azokako nobedadeak Euskal Herriko 88 dendatara helduko dira, eta horietatik 27tan liburu aurkezpenak egingo dituzte.
Hurbildu nahi baduzu Durangora, kontsultatu egitaraua. Autoz joanez gero, 6tik 9ra (ez 10ean) doako autobus zerbitzua martxan egongo da Iurretako autopista irteerako parkinetatik Landako ingururaino, 30 minutuero.
Erantzun
Sartu