Aurreratu genuen bezala, aurtengo 2023ko Durangoko Azokako Kabi@ atal digitala Landakoguneko areto nagusian izango da, eta azokaren lehen bi egunetan kontzentratuko da, abenduaren 6 eta 7an, datorren asteazken eta ostegunean.
Hauxe da abenduaren 6ko egitaraua:
- 10:30 - 11:00. Bziber egitasmoa: TikTok eta Euskara. Azkue Fundazioa + Euskaltzaleen Topagunea + Mondragon Unibertsitatea
- 11:15 - 12:00. Mahaingurua: Zortzi erronka digital eta adimen artifizialaren aplikazioa hezkuntzan. Leire Palacios, BadaLab + Ander Bolibar, Ikusgela (Euskal Wikilarien Kultura Eklkartea).
- 12:15 - 13:00. Noiz eta nola eman behar diegu nerabeei lehen mugikorra? Yaiza Arrizbalaga, Izarkom
- 13:00 - 13:30. Paperjale: Euskal irakurleak eta liburu maitaleak batu gaitezen! Dabid Martínez Pérez, Abaraska.
- 13:30 - 14:00, Liberaforms: Pribatutasuna zaintzen duten galdetegi etikoak. Porru, Liberaforms
- 14:00 - 16:00. Teknologiaren Inguruko Eztabaida Kritikoa Pizteko Erakusketa. Leire Lisón + Mondragon Unibertsitateko Humanitate Digitala Globalak Graduko ikasleak
- 14:30 - 15:30. Tailerra (eta gero 18:45etan aurkezpena): ZURE ESKUTIK HELDUTA - Errealitate birtualerako sorturiko bideo musikala, 7´. Itoitz Guerrero Barbarin + 2DEO
- 16:00 - 16:35. LUP: Adimen artifiziala erabilita, modu autonomoan irakur dezakeen lehen lupa. Uxue Mancisidor, LUP
- 16:45 - 17:20. Aloka: Profesionalen artean ikus-entzunezko materiala alokatzeko plataforma. María Aizpuru, Aloka
- 17:30 - 18:30. AAA (Adimen Artifiziala Auzitan) Ideia deialdiaren irabazleen aurkezpena. Tabakalera + BadaLab.
- 19:16 - 20:00. Orlegia irratia: Fikzio espekulatiboa. Maider Uriarte + Jon Sánchez
Abenduaren 7an, ostegunean:
Azokaren egitarau osoa hemen.
Erantzun
Sartu