GetxoBlog topaketaren 15. edizioa izango da bihar Getxon, BiscayTIK fundazioaren egoitzan, eta egitarauaren barruan sari-banaketa bat izango da. GetxoBlog SU Saria jasoko dute, elkarbanatuz, Eibar.org elkarteak eta Sustatu blog / albistegi honek (2001. urtetik hemen matraka ematen!). Eta beste kontu gehiagoren artean, Wikiemakumeok DoNK dokumentalaren pasea (irudia horrena da).
Eibar.org elkartearen izenean Luis Alberto Aranberri Amatiñok jasoko du saria, eta Sustaturenean Luistxo Fernandez editoreak.
Ekitaldian emango dituzten beste sariak izanfo dira:
- GetxoBlog HAREA Saria Juan Carlos Pérez Álvarezentzat zeinak bere Youtubeko kanalean 2006tik honaino ia 200 elkarrizketa egin dituen, hiriko gai politiko eta sozialen inguruan,
- GetxoBlog UR Sari Amaia Agirre Muñoa Getxoko alkatearentzat, zeinak komunikazio zuzena egiteko ohitura duen sare sozialetan (Instagram, Facebook, LinkedIn,...).
- GetxoBlog Eter Saria BiscayTIK Fundazioarentzat, tokiko administrazioentzat egindako lanagatik (eta Getxon bereziki enpresa-sorkuntzan laguntzeagatik).
Egitarua osatuko da hiru mahaingururekin:
- gizartearen zahartzeaz bata;
- autokontsumo energetikoa udal mailan gai izango duena bestea,
- zenbait elkarteren bateratze posibleaz topaketa, 20 urte betetzen baititu batetik Internet&Euskadi elkarteak, 18 urte APRENDICES taldeak, eta 15 urte GetxoBlog bera martxan denetik...
Eta kultur ekimen zenbaiten aurkezpena, horien artean Wikiemakumeok DoNK dokumental berriaren pase bat.
Erantzun
Sartu