Sustatu logoa Teknologia albisteak

Madonna eta Kalakan mundu biran elkarrekin

Sustatu
2012-06-02 10:06

Astean zehar iritsi zitzaizkigun oihartzunak Tel Aviv hiritik, Madonnaren bira berriko entseguetan euskal talde bat zela, Kalakan, eta Aldapeko kantatzen zutela... Bideoak ere filtratu ziren. Entseguak igarota, bira hasi da. Maiatzaren 31n izan zen lehen kontzertua Tel Aviv-en eta hangoa da irudi hau.

Youtube-n zenbait bideo amateur agertu dira jendeak ostegun gauean Tel Aviv-en grabatuak. Uste dugu Kalakan agertzen dela hiru kantuko sekuentzia batean espektakuluan.

Sekuentzia hasten da Open Your Heart eta Aldapeko kantuaren nahasketa edo medley batekin. Kalakan.-ekoak hastean, sagardorako sagarra joten erakusten duten irudiak erakusten ditu atzeko bideoak, eta euskal ukituko koreografiarekin ari dira denak dantza eta bira (eta denok, "jo! jo!" kantari, Maddonak Sagarra jo! batekin amaitu arte)

Zera da guztiaren sekuentzia, agian biran zehar errepikatuko dena:

  • Open Your Heart -en bertsio bat
  • Horrekin jarraian bat egiten du Aldapeko Sagarraren kantuak.
  • Bakearen aldeko diskurtso bat sartu zuen ondoren Isralegoan Madonnak
  • Masterpiece kantua.

Hemengo bideo honetan sekuentzia oso hori dago, ez kalitate onegian.

Masterpiece kantuan ere Kalakan-ekoek protagonismo handia dute. Goiko argazkia une horretakoa da, eta behean itsatsi dugun bideoak kalitate hobean erakusten du hau.

 

(bideo aldaketa 2012tik 2023ra, Masterpiece kalitate hobean Kalakanekin)

Biraren hurrengo datak hemen daude. Bihar Abu Dabin izango da. Gugandik gertuago, ekainaren 20 eta 21ean Bartzelonan, eta uztailaren 14an Parisen. Europako azken data uztailaren 24an izango da, Nizan (Proventzan).

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu