Elhuyarrek sare neuronaletan oinarritutako ahots automatikoak (TTS) sortu zituela iragarri zuen duela sei hilabete, eta orain berritasunak jarri dituzte ttsneuronala.elhuyar.eus helbidean. Ahots desberdinekin testu labur batekin aproba egiteko aukera ireki dute, besteak beste. Probatu dugu eta... entzun nahi?
Batetik, hizketa-sintesiko sistema 6 hizkuntzatan erabili ahal izango da aurrerantzean: euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa, katalana eta galegoa.
Bestetik, aproba egin eta testua entzuteko aukera, edozein eduki nahi den ahotsarekin entzun ahal izateko kutxa. Oso erraza da erabiltzen: testua idatzi, hizkuntza eta ahotsa aukeratu, eta berehala jasoko dugu testuaren audioa.
Testu labur hau proposatu diogu tresnari: "Sustaturako aproba bat egin dugu euskarazko testu pusketa bat hemen itsatsiz." Eta Emakumezkoa-2 ahots ereduarekin, berehala prozesatu du emaitza.
Emaitza MP3 gisa gordetzeko aukera ematen dizu, eta horixe egin dugu, deskargatu egin dugu zuentzat hemen itsatsi ahal izateko.
Ikus https://ttsneuronala.elhuyar.eus/ eta egin aproba labur bat nahi baduzu hemen: https://ttsneuronala.elhuyar.eus/kutxa
Erantzun
Sartu