Teknologia albisteak

Espainiako kulturaren profesionalek zentsuraren itzulera salatu dute

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-07-06 : 09:19

Zentsura kulturalaren Iruñeko adibidearen berri eman dugu gaur (Herriko Tabernari ezarritako debekua) eta horrekin lotuta, hain zuzen, atzoko albiste bat dakargu orain: Espainiako zenbait erakunde profesional kulturalen baitatatik adierazpen edo manifestu txiki bat ari da banatzen atzodanik. Euskarazko bertsioa aurkitu dugu Max antzerki sarien komunikazioan

Halaxe dio adierazpenak:

Kulturaren munduko profesionalok salatu nahi dugu adierazpen-askatasunaren aurkako zentsuraren itzulera, gure Konstituzioan finkaturik dauden eskubide sozial eta demokratikoen aurkakoa. Gure oinarrizko eskubideen babesa eskatzen dugu, KULTURARIK gabe ez baitago demokraziarik

"Gure konstituzioan" diotenean Espainiakoaz ari dira. Euskal kulturgile batzuek gogoratu dute nola euskaldunen edo katalanen adierazpen askatasuna ere zentsuratu izan dela lehenago ere, baina tira, orain ere aurre egin behar dela (Fermin Muguruzaren txio hau adierazgarri, adibidez).

Zentsura salaketa hauek etorri dira azken asteetan Vox eta PP udal eta autonomia gobernu batzuetan elkartu direnetik jakin diren albiste batzuen inguruan. Programaziotik kendu dituzte, adibidez:

  • Virginia Woolf-en Orlando lanean oinarritutako antzezlan bat.
  • Burgosko Briviescan, Antoni Benaiges maisu frankistek fusilatuaren lan pedagokikoa gogoratzen duen beste antzezlan bat.
  • Gijonen, Asturiasen, lehenago esan zuten asturieraz diharduen musikaririk ez dela kontratatuko, eta gero zehaztu asturieraren ofizialtasunaren aldekoak kenduko dituztela programaziotik (asturieraz egin, bale, baina ez ofizialtasuna erreibindikatu).

Eta gaur jakin duguna ere bai: Udalak sanferminetako kultura egitaraua debekatu diola Iruñeko Herriko Tabernari.

 

Erantzun

Sartu