Teknologia albisteak

Kontaketa Erotikoen Lehiaketa, berriz ere Kaixomaitiaren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-12-11 : 12:40

Kaixomaitia harremanetarako webguneak eta Elkar argitaldariak Kontaketa Erotikoen Lehiaketa antolatu dute aurten ere. Hemen informazio zehatzagoa. Interesa duenak ze doinutako lanak aurkeztu eta saritu izan dituzten ikus dezake, Kaixomaitiaren blogean argitaratu izan baitira aurreko urteetako irabazleak.

Abenduaren 31 arte dago lanak bidaltzeko epea. Ebazpena 2023ko martxoa 8ren emango da.

Sariak hauek prestatu dituzte:

  • Lehenari: 1.000 € + Liburu sorta + Elkar opari txartela (100€)
  • Bigarrenari: 500 € + Liburu sorta + Elkar opari txartela (100€)
  • Hirugarrenari: 250 € + Liburu sorta + Elkar opari txartela (100€)

Laugarren eta zortzigarren sailkatzen direnentzat ere liburu sorta eta Elkar opari txartela (100€) egongo dira.

Erantzun

Sartu