Teknologia albisteak

Kantu Eskukadak II: berrehun kantu ilustraturatu zabaldu da bilduma

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-12-03 : 10:14

Gaztezulo agerkariaren eta Olrait Studioren 'Kantu Eskukadak II' proiektua aurkeztu zuten atzo Donostian. 100 euskal talde, 100 abesti, 100 ilustrazio, liburu bakarrean (lehen edizikoei gehituta, 200). Sustatzaileek honela aurkeztu zuten proiektua: "Ereserki txiki hauek izan daitezela biharamun goxoago baten hazi xume hori, bilduma moduan borobildutako geltoki, aurrera jarraitzeko, haurren eran".

Lehen alea duela bi urte aurkeztu zuten, eta Sustatun jaso genuen hura ere. Oraingoan, honela azaldu dute egileek bigarren alearen zioa:

"Bi urte geroago, bigarren liburua argitaratzeko beharra eta nahia sentitu dugu: (...) egoera zorionez asko aldatu den arren –besteak beste, zuzeneko kontzertuak itzuli direlako–, pandemian azaleratu ziren –eta lehenagotik existitzen ziren– arazo eta gabezietako askok hor jarraitzen dute oraindik: musikarien prekarietatea, zuzenekoak lortzeko zailtasuna, talde txikien ikusgarritasun ezdeusa, areto txikien zailtasunak eta, bereziki, euskal letragintzari eta lan horren atzean dauden euskal sortzaileei eskaintzen zaien arreta eta errekonozimendu eskasa; oztopoak oztopo, enbatan zein zeru argian, lemari beti sendo eusteko prest daudenak."

Gartxot Unsain musikariak idatzitako hitzaurrea du liburuak. Eta kantuak entzuteko, gehigarritxo bat, QR inprimatua du liburuak hura eskaneatuz prestatu duten playlist-era sar zaitezen. Playlist hori Badok musika atariaren eskutik egin dute, Berriarekin elkarlanean. 

Kantu Eskukadak II osatzen duten kantu-egileen zerrenda honakoa da. Horietako bat, Delirium Tremensena, agertzen da ilustraziorako aukeratu dugun argazkian.

 

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago