Teknologia albisteak

Booktegi.eus: euskarazko liburu elektronikoak dohainik

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2017-04-04 : 08:56

Booktegi.eus webgunea jaio da, euskarazko liburu elektronikoak doan argitaratzeko eta deskargatzeko plataforma berria. Booktegi.eus-en, mota guztietako euskarazko liburuak aurkituko dituzu. Liburuak dohainik deskarga ditzakezu. Eta lagunei gomendatu. Liburuak dohainik plazara ditzakezu, baldintza txiki batzuk betez gero. Harpidetzen bazara, azken liburuen berri jasoko duzu e-postaz. Ongi etorri, Booktegi.eus.

“Guztion liburuak, guztiontzat” azpititulu adierazgarriarekin, askotariko liburuak daude euskarri digitalean irakurtzeko moduan, sortzezkoak zein itzulpenak: narratiba, poesia, kronika, kantuen letrak, artikuluak, saiakera…. Beti ere, hiru formatutan: epub, mobi eta pdf. Mimo handiz egindako edizioak, kalitate irizpide zorrotzez bururatutakoak. Ale bakoitzaren jabetza egilearena da. Liburuak dohainik eskaintzen dira, eta edonork dauka bere lana bertan argitaratzeko aukera, baldin eta argitaratzaileek gutxieneko baldintzak betetzen dituela irizten badiote (Armiarmatik jasoa).

Hemen azpiko mezua zabaldu dute proiektuaren arduradunek. Zorionak!

 

Kaixo, lagun hori:

Booktegi.eus abian dagoela esateko idazten dizut, webgune bat nondik liburuak dohainik deskarga ditzakezun eta, nahi izanez gero, zure lanak ere plazara ditzakezun:

www.booktegi.eus

Bidaltzen dizudan PDFan ikusiko duzun bezala, Booktegin inork ez du ezer ordaintzen, eta inork ez du ezer kobratzen.

Zure gustukoa bada, booktegi.eus lagunekin partekatu, mesedez. Eta zerbait argitaratu nahi baduzu, esan, eta aukerak aztertuko ditugu.

Eskerrik asko, eta laster arte,

Aritz Branton

koordinatzailea

 

Erantzun

Sartu