Teknologia albisteak

Euskarazko lehen manga argitalpena

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-08-29 : 09:12

Ooso Comics etxeak, japonierazko manga komikiak itzultzen eta banatzen dituen argitaletxe katalanak, euskaraz argitaratu den lehen manga komikia argitatatu berri du: X-Venture - Gorputza krisian - Erreskate handia du izena komikiak eta hiru aleko serie bat da, non lehena argitaratu berri den abuztuan. Duela urte batzuk Euskal Encodings-en bildu ziren manga-itzulpen batzuk, amateurrak uste dugunez, baina oraingo hau argitalpen ofiziala da. Manga Japoniako komikiak izendatzen dituen hitza da, estetika, kultura eta industria propio bat han, nazioartean zabalkundea izan duena; eta eragina izan duena eta daukana bideojokoen munduan zein bereziki ikus-entzunezkoetan, anime marrazki-bizidun japoniarretan bereziki.

Hot Blooded Souls izeneko manga-egile kolektiboak sortua omen da, Hidemine Takahashiren istorio batean oinarritua, eta Kadokawa Shoten da jatorrizko argitaletxea Japonian. Fitxa honen arabera, Hector Angulo izan da euskararako itzultzailea. 

Eduki didaktikoa duen manga bat da, gorputzak nola funtzionatzen duen erakusten duena. Doktore bat gaixo jartzen da, eta neska-mutil talde batek gaixoaren gorputzean barneratzen dira nano-robot batzuekin. Fisiologia eta organoen azalpen zehazak omen ditu komikiak. Edizio berria da baita Japonian ere, Covid pandemiaren garaian egina, eta koronabirusaren erreferentziak ere badira lanean.

10.95 eurotan saltzen da eta hemendik egin daiteke eskaria.

Gehiago jakin nahi? Eneko Orozek komentatu du nobedadea bideo honetan.

Eskerrik asko Ooso Komikiak!

Erantzun

Sartu