Teknologia albisteak

Selfietan "ispilu" efekturik ez gertatzeko

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-05-06 : 09:24

Konturatuko zineten akaso, selfie bat egiteko orduan, telefonoko aurreko kamerarekin ateratzen dizkigun argazkietan, ispilu efektuz egiten dituztele telefonoek argazkiak: hau da, ispilura begiratzen dugunean bezala, kamisetan letrak baditugu aldrebestuta, ezker-eskuin ardatzak alderantziz. Android telefonoetan ezarpen txiki batekin konpontzen den kontua da.

Android telefonoan, hauta:

  1. Argazki kamara
  2. Ezarpenak
  3. Desaktibatu 'Gorde selfiak aurreikusi bezala' 

Eta egina! Horrela zure selfietan kamiseta, txapel eta bestelako errotuluak zuzen idatzita agertuko dira. Mikel Larreategiren aholku bat izan zen Twitterren, eta lagunen batzuek eskertu zioten, horra demostrazioa funtzionatzen duela:

Erantzun

Sartu