2021ean hasi zituen Eneko Oroz Ameslariak BakarrikEdoBi zuzeneko-podkast berezi ia esperimentalak, Twitter Spaces azpiegitura erabilita. Gaur asteazkena, urtarrilak 12 gaueko 22.00etan, abisatu digunez, "Twitterreko Espazioetatik ikusentzunezko formatura egingo dugu salto, horrelako gauza bereziek ospatuak izatea merezi dutelako". Gaia izango da Lasarte-Oriako Euskararen Maratoiak 10. edizioa duela, horren inguruan jardutea.
Euskararen Maratoia Lasarte-Orian 4 urtean behin ospatzen den festa bat da (azken aldiz 2016ean izan bazen ere, pandemia bat sartu delako tartean) eta 40 orduz segidan euskara herriaz jabetzea da planteatzen duen erronka. 2016ko edizioa kontsidera daiteke Euskaraldiaren aurrekarietako bat, izan ere ahobizi eta belarriprest figurak erabili ziren, eta 40 orduez gain 40 egun euskaraz egin eta hizkuntza ohituren inguruan pentsarazteko dinamika jarri zen martxan.
Dinamika honen inguruan gehiago jakin nahi baduzue plataforma hauetan ikus dezakezue gaur, asteazkena, gaueko 22etan zuzenean:
Twitterrekoak ez du esteka zehatzik momentuz, behin hasten denean txio bat sortuko da bideoarekin eta hor ikusi ahal izango da, eta beste txio bat izango du orain arte bezala inork parte hartu nahiko balu hitz egiteko aukera izateko.
Erantzun
Sartu