Teknologia albisteak

Iskander Barrenaren 'Natura Argazkitan' webgunea

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-01-05 : 10:22

Iskander Barrena Larrabetzuko biologo eta argazkilari bat da. Natura erretratatzen berezitua (hartan ehiztariek egindako kalteez egindako argazki sorta bat komentatu genuen iaz Sustatun). Webgune propioan (Natura Argazkitan / IskanderBarrena.com) argitaratzen ditu bere sortak eta irudi onenak, eta bertatik etxerako kopiak ere agindu ditzakezu.

Fine Art America / Pixels online dendaren bitartez (Pixels.com) antolatu du salmenta zerbitzua Barrenak: hemendik. Esate beaterako, Larrebetzuko ikuspegi euritsu jakin bat, ba hortxe duzu aukera sorta, zer erosi.

Hemen adibidea tamaina handiko bat nola ikus daitekeen egongela batean:

Prezioetan deskontu kupoiak ere egoten dira batzuetan, hona orain indarrean daudenak. Adi egoteko, Barrenaren webguneko buletinera harpidetu zaitezke, eta bertatik jasoko dituzu promozioak (eta gainerako albisteak, webgunearen berritasunez). Erosketak itzultzeko eskubidearekin dira.

Erabilera komertzialerako ere saltzen ditu argazkiak Barrenak, Alamy eta Pixels.com beraren bidez.  

Baina ikusi eta gozatzeko, webgunean bertan nabigatzea aski... adibiderako, Euskal Herriko bilduma.

Horra, bada, https://www.iskanderbarrena.com/ eta jakin Twitterren ere jarrai dezakezula: @iskanderbarrena

 



Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago