Iskander Barrena (Larrabetzu, 1985) biologo eta argazkilaria da. Natura Argazkitan jarri dio izengoitia bere Twitter kontuari eta irudi ederrak partekatzen ditu bertan. Egun hauetan, salaketako hari inpaktante bat ere atera du: ehiztariek nola zikindu eta pozoitzen duten natura; baimendutako ehiza denean ere araurik batere betetzen ez dutela, eta zaborrez gainezka uzten dituztela basoak.
Hala kontatu du ikusi duena Barrenak.
"Orain urtebete, ehiza denboraldian ehiztariek eramaten ez zutena batzen hasi nintzen. Ez da gauza barrie. Baina oraingoan zakarrontzira bota ordez, gordetzen hasi nintzen. Egun eurotsu baten ostean, kotxe bat pasatu ostean edota abereak aurrera atzera ibili ostean... ehiza zaborra azaleratzen da. Lurrak bere barnetik bota nahian.
Kontestua gainetik erakutsi ostean, urtebetez 3 ehiza postuetan utzitako zaborra batzen ibili ostean, erakusteko ordua heldu da."
Ondoren, bideo eta argazkiak datoz. Zenbait egunetakoak bildu ondoren, Barrenak erakusten digunak pena handia ematen du. Zabor kantitatea ikaragarria da. Goiko irudiak erakisten du.
Bizkaiko ehiza arautzen duen foru agindu zehatz bateko 5.artikuluko 10-m puntuak zera dio: “Ehiza-lekuak erabili ondoren, garbi utzi behar dira; hau da,ez da ehiztariak
erabilitako produktuen hondakinik batere geratu behar: ez zorrorik, ez takorik, ez poltsarik, ez latarik”.
Eta hori zaintzeko ardura ere zehazten da. 2948/2020 FORU AGINDUAren 4.artikuluan: “Tokian tokiko ehiza-elkartea eta Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta
Ingurune Naturala Zaintzeko Saila arduratuko dira lerro bakoitzeko ehizaren kudeaketaz." (...) “... Era berean, elkarte horiek arduratuko dira ehiza-lekuak eraiki, zaindu eta mantentzeaz, eta, horrez gainera, denbora guztian eduki beharko dituzte ehiza-lekuok garbi eta hondakinik gabe.”
Larrabetzuko Udalari eta Foru Aldundiari deia egin dio Iskander Barrenak, txioez gain, gutunez ere, ebidentziek erakusten duten egoeraren larria salatzeko eta neurriak har ditezen eskatzeko.
Jarraitu Iskander Barrena Twitterren, eta eskaini babesa basoak zaintzearen eta arauak betetzearen alde.
Erantzun
Sartu