Teknologia albisteak

Teknikariok, alarma egoeran dauden kulturako profesionalak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-07-01 : 13:19

Koronabirusaren krisiak jota utzi duen langile talde bat ikus-entzunezko eta ekitaldietako teknikariena da. Teknikariok izeneko plataforman elkarturik, bihar, uztailak 2, Bilboko Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean 11etan Bilbon egingo duten elkarretaratzean parte hartzera gonbidatzen dute jendea, beltzez jantzita eta ofizioko lan tresnekin ahal bada (flikiak, motxilak, kaskoak...). "Alarma egoeran jarraitzen dugu", diote teknikariek.

Biharko agerraldi horrekin atxekipena ere adieraz daiteke formulario honen bidez.

Ekainean eratu da Teknikariok taldea, eta sindikatu gisa antolatzekotan daude. Hala aurkeztu dute agiri batean euren izateko arrazoia, Koronabirusaren garai honetan larrialdi egoera bihurtu dena:

Teknikariok hemen dago, hemen dago ikusentzunezkoen sektorean gure lan eskubideen alde borrokatzeko, eta nahiz eta beste ente, elkarte edota plataforma batzuekin elkarlana egin, KUPLA Kultura Plataforma adibidez, gu sindikatu asanblearioa gara.

Riggerra, backlinerra, makilatzailea edota argi edo soinu teknikaria bazara, oraindik ez daukazu lan aurreikuspenik eta egoera hau aprobetxatu beharra dugu, beraz batu gurera eta izan proiektu honen parte. Zer egin dezakezu? Lan taldeetara sartu eta zure ekarpena egin, hainbat lantalde ezberdin daude. Horretaz aparte, batzarretara etor zaitezke, zure ahotsa ozen entzun dadin, gure eta zure etorkizuna hobetzeko.

Ekipoa denon artean montatzen ez badugu, bizitza laboral eta lan baldintza duinak izan ditzagun, inork ez du guregatik egingo. Animatu eta izan zaitez proiektu interesgarri honen partaide eta denon artean showa jarraitzea lortuko dugu, modu eta baldintza hobeagoetan. Ez ahaztu, gero eta gehiago izanez gero, guretzat hobeagoa izango dela. Horregatik, mezua zabal ezazu, gure sektoreko jende guztiarengana iristeko. Horrela, denok batera, elkarlanean, gure helburuak beteko ditugu. Hemen duzue gure emaila edozein zalantza argitzeko eta gure sare sozialak, non gure mezua ere zabalduko dugun.

Teknikariok taldea jarraitzeko: Twitter - Facebook - Instagram

Erantzun

Sartu