Covid ziurtagiria Ipar Euskal Herrian udatik eskatzen da hainbat toki itxitara sartzeko. Hegoaldean ere aste honetan aplika zitekeela zirudien, baina Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan ez da oraingoz neurria behartuko epaileek atzera bota dutelako. Nafarroan epaitegien baimena jakiteko dago oraindik, baina baiezkoa izatekotan, azaroaren 27tik urtarrilaren 6a bitartean eskatuko ditu ziurtagiria hainbat tokitan. Ipar Euskal Herrian "atezain" lanetan daudenek izan ohi dituzte aplikazioak mugikorretan ziurtagirietako QR kodeak irakurtzeko. Hegoaldera hedatuz gero, inork jakinarazi edo zabaldu du metodorik edo modurik hori egiteko? oraingoz ez dirudi. Baina, tira, egin daiteke, Interneteko doako tresnen bidez.
Uztailean informatu genuen honetaz, Android aplikazio bat dago QR kodeak irakurri eta ziurtagiriaren baliozkotasunaz informatzen duena: Suitzako Gobernuak zabakdutako Covid Certificate Check aplikazioa da.
Suitzako hizkuntzetan dago, eta baita ingelesez ere. Norbaitek ziurtagiri bat erakusten badu, dela mugikorrean QRaren irudia, edo paperean; ireki aplikazioa, kamera zuzendu QR kodera, eta irakurketa egingo du; check berde bat emango du, edo abisu gorria. Pertsonaren izena eta jaiotze-data ere irakurtzen du aplikazioak, ziurtatzeko nortasun agiri batekin bat egiten duela. Goiko irudian, aplikazioaren sustapen irudiekin ilustratzen da prozesua.
Aplikazio hori bezalaxe, beste modu bat da (Frantzian erabilia) mugikorrarekin https://sanipasse.fr/ webgunea irekitzea, eta hortik aktibatzen da irudi-kaptura, QR kodearen baliozkotasuna ziurtatzeko.
Sistema hau bezalakoak erabiltzen dira Ipar Euskal Herrian bezala, Frantziako estatu osoan eta Italian ere, duela zenbait hilabete. Gehienetan aplikazioarekin argi berdearekin aski dute "atezainek", baina kasu batzuetan izenetan fijatuko dira, eta izena nortasun agiri batekin ziurtatzeko eskatuko dizute.
Hego Euskal Herrian, epaileek baimenduz gero ere, ikusiko dugu halakorik?
Erantzun
Sartu