Tokikom sarietan, komunitatearen gogokoena izendatzeko aukera
2021-11-08 09:41
Tokikom 2021 sarietan jardunaldi bat izango datorren azaroaren 12an (Komunitatea josten), baina horrez gain tokiko hedabideetan urtean izandako lanik onenak bozkatuko dira. Hiru sari epaimahai batek erabakiko ditu, baina laugarrena komunitatearen esku dago, eta denbora dago oraindik Internet bidezko bozketan parte hartzeko. Jarraian, nominatuak.
Hona finalistak:
- MAXIXATZEN. ‘Bolantean 60 urte’. Maritxu Errazkin autobus gidariarekin elkarrizketa, erreportaia eta azala.
- MAXIXATZEN. Zein da zurea?
- GUAIXE. Uda Sakanan. (Horren irudia jarri dugu hau ilustratzeko)
- KARKARA. Bandera da Orion
- GUKA. Turistak bizilagun. (Guka da Urola Kostan zenbait hedabide lokalek UKT taldea sortu ondoren prestatu duten magazinea).
- GEURIA. Etxerreko putzua eta Hego Uribeko uren altxorrak
- GEURIA. Bideoaren trataera berezia egunerokoan. Lan konkreetu bat baino, kasu honetan Geuriaren lana baloratu dute, paperezko edukiak sare sozialetara eta webgunera eroateko orduan, ikus-entzunezko piezen bidez egiten dutelako, ahalegin bereziarekin (hemen, adibide bat),
- GOIENA. Hala Bazan telesaio nostalgikoa.
- GITB. Ateak itxi, leihoak ireki.
Errepasatu aukerak, irakurri zein meritugatik aukeratu dituzten, eta eman boza hemendik.
Bestalde, beste hiru sari ere emango dituzte: azal onena, eduki onena, eta ikus-entzunezko onena. Kazetaritzako hiru sari hauek emateko epaimahaia dago, Maria Gorosarri, Edorta Arana eta Amaia Pavon irakasleek osatua.
Erantzunak kargatzen...